PAPER ZORROA


Kaixo!!! Nola pasatuko duzue asteburua? momentuz eguraldi bikaina ta polita egiten du, ea horrela jarraitzen duen. Ohetik pozik ta gogoekin altzatu naizenez blogarekin borrokatzea erabaki dut. Batetik, desperatzen banaiz ta ez badut ni nahi nuen ezer ez lortzen desesperatu egingo naiz baina bestetik, zertxobait lortu egiten badut pozik jarriko nahiz. Pozik jarraitzea ez badut lortzen dutxa hartu ta kalera asteburu pasa. Argi daukat!! ia,zelan doan gaurko trasteoa... SUERTE!!!


                                                                       ***********
Erlajatzearen kontua oso ondo dator, batez ere asteleheneko lehenengo orduan. Sarritan egun hauetan gogorik gabe abiatzen gara eskoletara, eta ez benetan gogorik ez daukagulako, baizik eta kostatu egiten zaigulako berriz ere martxa hartzea! (kontutan edukita ostiraletan gehienok ez dugula klaserik). Logurea izaten da nagusi eta errezago egiten zaigu lanarekin hastea erreflexio txikiaren ondoren!


                                                          ************
Galdetu ahal diozue inoiz zuen buruari zeintzuk diren zuen ahulguneak? Ziur baietz ezta? Eta galdetu ahal diozue aldiz zeintzuk diren ezberdin, tinko, indartsu egiten zaituzten bertute horiek? Ziur aski askoz gutxiagotan pentsatuko zenuten honen inguruan. Bizitzan, beti geure buruaren alde negatiboak aurkitzen saiatzen gara, positiboak alde batera utzita.
Gaurkoan bakoitzaren erresistentziak aipatuko ditugu bai, aurreratzen uzten ez ditugun hitz itsusi horiek aipatuko ditugu. Baina hitz politak ere ahoskatuko ditugu, norbere bertuteak. Ez da dena zuria edo beltza. Tartean gauza asko daude eta denak baloratu eta kontutan hartu beharrekoak dira. Ariketa interesgarria eta norbere burua eta identitateari buruz erreflesionatzeko beharrezkoa.
Denbora hartu dugu bakoitzak bere autoerreflexioa egiteko eta ondoren talde txikietan jarri gara, gure betiko talde horren puntu sendoak eta ahulak aurkitzeko. Zerk egiten du beti giro ona sortzea gure artean? Ongi ateratzen zaizkigu egin beharreko lanak? Zein da horren arrazoia, eta oztopoak zergatik aurkitzen ditugu?

Ariketa interesgarria eta zalantzarik gabe, norberak egin beharrekoa.

                                                                  *************


Jadanik Power Pointaren jabe egin garenean, beste programa batzuk daudela enteratzen gara!! Hau da komeria!! Berriz ere zerotik hastera. Beno, ez dugu dramatizatuko izan ere, power pointa jadanik nahi bezala, nahi beste erabil dezakegu edozein aurkezpenetan, erabilgarri berriak dauden arren, oraindik ez baita modatik pasatu (edo hori uste dugu behintzat, jaja!).

Harira joango gara, preziren inguruan aritu gara gaurkoan. Aurkezpenak egiteko metodo benetan dinamikoa! Lehenengo begibistan eman digun inpresioa primerakoa izan da. Nola mugitzen diren diapositibak, nolako irudiak sartu daitezkeen, pilla bat gustatu zaigu, beraz saiatuko gara hau erabiltzen pixkanaka.pixkanaka eginbeharko dugun arren. Pazientzia da zientziaren ama ezta? Ba lan egitera!!


                                                     **************


Eta zer berri gaurkoan?? Ba programa gehiago! Koadernotxo batean apuntatu beharrean gaude, horrenbeste hitzekin ez nahasteko. Jadanik zalantzan gaude teknofoboak garen edo beharraren poderioz talde horretatik irtetzen ari garen! (jaja!)

Glosterrak ikusi ditugu gaurkoan. Saiakera ugari egin ditugu. Pixka bat txapuzeroak dira (dena esan beharra dago), beraz behin eta berriro saiatu gara. Denboratxoa eman dugu horretan, hori dela eta ez dugu blogean sartzeko gadget berririk aurkitzeko astirik izan, baina beno, hori hurrengorako utziko dugu. Gure saiakerak ikusi nahi baldin badituzue hasierako horrira igo ditugu.

            Ez zarete galduko, izan ere sarrerak gloster hitza du izenburutzat. Espero dugu gure esfortsuak aintzat hartzea. Eskerrik asko!!!


                                                               **************

Alaitzek azaldu digunez, gainontzeko taldekideen aurrean aurkezteko lan bat egin behar dugu. Horretarako berak emango dizkigu jarraibideak edo lanaren gaia. Zein tokatuko ote zaigu? Lehenedabizi gure taldea hiru pertsonez osatuta egongo zela uste genuen, hau da MaKaXerA blog honen sortzaileak: Amaia, Zuriñe eta Leire. Baina azkenean ez da hala izan. Gure gelako auzokideak, Kululumutxu taldekoak, bi kide baino ez dira, beraz hauekin “fusionatu” gara. Poz handiz hartu dugu ideia, izan ere, gainontzeko irakasgai batzuetan lan-talde berdina osatzen dugu haiek eta guk. Fusio honetatik sortu da, bada, MAKAMUTXU talde berria. Hurrengo asteetan, aurkezpenak hasi orduko gure gaiaren inguruan kuxkuxeatzen arituko gara eta zuentzako aurkezpen duin bat prestatzen! Ea zer irtetzen zaigun!

Ah! Gure gaia “Teknografia” da.


                                                ****************

Pasadan asteko sarreran gure gaia teknografia zela aipatu genuen, baina gauzarik garrantzitsuena ahaztu zitzaigun azaltzea. Zer da teknografia??? Zer izango ote da kontzeptu berri hau?

Beno, horrela etxetik ibiltzeko definizio bat izango litzateke : Norbere ibilbidea erakutsi eta azaltzen duen bideo laburra da. Honetan argazki, musika, hitz, irudi eta gainontzeko baliabide ugariz baliatzen gara, gure bizitzako arlo edo etapa jakin baten laburpena egin eta erakusteko”.

Modu honetan definituko genuke guk.

            Guk taldeka egin beharreko teknografia, ikasle identitatearen ingurukoa da. Baina lanarekin hasi orduko, bakoitzak bere teknografia egin eta Makamutxuko beste taldekideekin konpartitzea izango dela onena pentsatu dugu. Gauzak horrela, bakoitzak bere lanari ekingo dio saio honetan. Irudiak bilatu, informazioa txukundu, gidoia egin…lan handia da, baina pena mereziko duelakoan gaude!!


                                                              ****************
Bagoaz pixkanaka gure teknografia pertsonalak eraikitzen!! Aste Santuak gainean ditugu eta topera ari gara lanean, azken txanpa den honetan. Oraindik teknografiak amaitu gabe eta erakutsi gabe ditugun arren ideiak komentatzen gabiltza elkarrekin. Erabilitako programarekin (Movie Maker) izan ditugun arazoak konpartitzen eta bata besteari laguntzen.

Konturatu bakoitzak oso era desberdinean planteatu duela bere teknografia eta hori gustatu zaigu. Zenbat eta enfoke desberdin gehiago aberasgarriago izango delako lana. Denok irakasle identitatean erreparatu dugun arren, bakoitzak oso modu ezberdinean azaldu ditu bere sentimenduak eta honen inguruko ideiak. Bakoitzak bere biziko esperientzia edo pertsonarik garrantzitsuenak hartu ditu ardatz moduan, bertatik orain arteko ibilbidea azaltzeko.

Ezinezkoa da nahi genukeen beste informazio sartzea 4 minutuko bideo batean. Horrenbeste lagun eta pertsona garrantzitsu aurkitu ditugu bidean…horrenbeste oztopo gainditu ditugu…pelikula oso bat kontatu zitekeela. Baina zoritxarrez elementu bat hartu eta bertatik abiatu behar gara. Beno, zoritxarrez edo zorionez, izan ere aukera paregabea da horrelako ariketa bat egitea izan ditugun zailtasunez ohartzeko eta orain non gauden jakiteko.
Denbora gehiago galdu gabe, aurrera ekingo diogu!!
                                                               ******************
                Hasieran nagituta geunden arren lan honekin asteko, dibertigarria baina lan handia zelako. Esan beharra daukagu ez garela damutzen. EZ GARA DAMUTZEN!! (Berri Txarraken kantu batek zihoen moduan). Noiz izango genuke guk iniziatiba gure bizitzako pasarte baten, oso txikia izan arren, argazkiak bildu eta horrelako bideotxo bat egiteko? Guk geuk ez dugu uste egingo genukeenik, baina sekulako esperientzia polita bizi izan dugu. Lanak amaitu eta konpartitu ditugu eta negar egiteko gutxi falta izan zaigu.

                Horrelakoak egitean beti egiten dugu musika goibela jartzearen alde. Zergatik ote? Nostalgiaren morroiak izango ote gara? Askotan bagara bai, baina teknografia alaiagoak egiteko parada ere badagoela komentatu dugu, nahiz eta lan pertsonal hauetan nostalgiak partida irabazi.

                                                               *****************

AURKEZPENEN INGURUAN…

Lanak egiteko egun batzuen ostean, jada bagenuen gogoa gainontzeko taldeen aurkezpenak ikusteko. Lehenengo taldeak Apirilaren 17an ekin zion lanari.

1.TALDEA
Etorkizuna Eraikitzen: Portfolioa
Egia esateko talde honek zuen gaia nahiko astuna zen, baina beraien sormenari esker formatu eramangarrian eman ziguten informazioa. Teknopolis edo horrelako erreportaien programa baten antzera eskeini ziguten beraien lana, gelan egin zuten aurkezpenaz aparte. Portfolioa izan da beraien gaia eta egia esateko oso ondo etorri zaigu gai honen inguruko ezagutzak gurekin konpartitzea. Askotan aritu izan gara portfolioaren gainean hitz egiten, portfolioa gora, portfolioa behera, eta jakin badakigu zer den…baina jakingo genuke definizio bat ematen? Beraren aplikazio guztiak esateko gai ahal gara?

Ba beharbada ez genion gure buruari horrelako galderarik egin eta aurkezpenean belarriak eta begiak ireki genituen gure taldekideek esan behar zutena jasotzeko. Ikusi ahal izan genuen bezela,                etorkizuna eraikitzen taldea bideo oso duhina egiteko gai izan zen, teknologia berriak erabiliz, horren testigantza eman ziguten. Interesgarria egin zitzaigun emandako informazioa, izan ere gauza askoren berri genuen arren, ezagutza hauek birpasatzeko interesgarria izan zen ikuspuntu ezberdinak eskaintzen zuten profesionalen hitza entzutea, beti ere beraien ahotik.

Bloga eta 2.0-ren mundua oso polita da, baina nola ikusten dute profesionalek? Sorpresa asko eraman genituen hauen hitza entzuterakoan. Guretzat tresna hauek oso baliagarriak dira eta etorkizunean erabiltzeko ia beharrezkoak. Baina horrela ikusten ahal dute gaur egun irakaskuntzan ari diren pertsonek? Urte asko mundu honetan daramatzaten irakasleek benetan erabilgarri ikusten ahal dute?

Informazio bilketa bikaina eta bideo oso txukuna. Eskerrik asko talde!!

2.TALDEA
Jakinminez Ikasi: Teknografia

Bigarren taldea Jakinminez ikasi izan da.

Teknografia zen beraien gaia. Sorpresa bat izan da guretzako, izan ere ez genekien beste talderen batek ere gai hau jorratu behar zuenik. Hasiera batean urduritasun pixka bat sentitu dugu. Izan ere ez da berdina, taldeek gai desberdinak jorratzea edo talde ezberdinek gai berdina jorratzea, momentu horretan konparaketak sortzen direlako nahigabe ere. Lehenengo zalantzak gure taldetik bertatik etorriko ziren? Nola landu ote dute? Guk dugun ideiarekin bat egingo ote dute? Guzti hau, noski aurkezpena egin aurretik.

Laster desagertuko ziren zalantza hauek, izan ere gai berdina jorratuz, harrigarria izan zen eman zioten enfoke ezberdina. Gustatu egin zitzaigun, oso emotiboa izan zen, baina honez gain konturatu ginen zein gai aberasgarria zen (hasieran guk uste genuena baino gehiago) hain fokalizazio ezberdina eman zitekeela.
Asko gustatu zitzaigun aurkezpena, gainera aurreko aurkezpenarekin kontraste handia egin zuen, gure aurkezpenen klase ordua aberastuz eta dinamiko eginez. Bideoak erakutsi dituzte, irakasle bat nolakoa izan behar duen, edo beraien iritziz eduki behar dituen ezaugarriak batzen dituzte eta taldekideen txikitako argazkiekin uztartu dituzte balore hauek. Azken honek xamurtasuna eta hurbiltasuna gehitu dio aurkezpenari.
Lan bikaina zuek ere Jakinminez ikasi!!
3.TALDEA
Armonika Lewinsky : Teknologia berriak erabiliz sormena landu

            Azkenik eguneko hirugarren aurkezpena heldu zaigu ia enteratu gabe. Interesatzen zaizkigun gauzak ikusten gabiltzala ikaragarria da zeinen arin pasatzen den denbora. Armonika Lewinski izan da azkeneko taldea eta gorputzean zirrara puntu gorenera heltzeko behar genuen azkeneko sakakada hori.
            Beraien gaia oso abstraktua zen arren, aldez aurretik bagenekien zerbait ikusgarria egingo zutela. Izan ere talde hau sarritan ibiltzen da teknologia berriekin solasean eta lehenagotik ikusitako beste aurkezpen edo lanetan sormen handia erabili izan dute.

            Hauek erresistentzia eta baloreekin jolastu dute, primerako testuingurua sortuz. Hasieran eralajazio ingurune batean, iluntasunean, belarriak zabaldu eta poema bat entzunez. Ondoren, guztion parteharztea hasi da, taldeka lotu, askatu, gure erresistentziak apurtu eta baloreak zuhaitzean jarriz. Aurkezpen original eta partehartzailea izan da, gai abstraktu bat landuz, maila oso altu utzi dute.

Esan beharra dugu, hiru aurkezpenak oso ezberdinak izan direla. Hori eskertu dugu, hiru izan direnez bata bestearen atzetik, astuna izan zitekeen baina ez da kasua izan. Bakoitzak bere puntutxoa gehitu dio gure irakasgaiari eta guk ohore handiz gorde dugu gure barruan. Modu ezberdinek, konpartituz, elkarreraginez, partehartuz, gaurkoan egun berezia izan da, gure ezaguerak handitzeko modu polit batean.
Eskerrik asko HH31!!

AURKEZPENAK 2
Aurreko astean ikusitako aurkezpenak gozatu eta gero gogoarekin abiatu gara gaurko klasera. Zer aurkeztuko ote digute gaurko taldeek?

4. TALDEA
Haur Hezkuntza Bilbo: Teknografia

            Ba azkenean uste genuena baino talde gehiagok izan du gure gai berdina, orduan lehenago agertutako zalantzak bueltatu zitzaizkigun. Ze enfoke emango ote dio talde honek gaiari? Nola aurkeztuko ote du? Nahigabe ere aurreko taldeko teknografia aurkeztu zuen taldearekin konparaketa derrigorrezkoa zen, inboluntarioki bazen ere.
Berriz ere sorpresa eraman dugu enfoke ezberdin bat agertzerakoan. Izan ere, arinago esan bezala gai berberak milaka ikuspuntu ezberdinetatik jorratu daiteke. Talde honek azalpena ere gaineratu du, oso ondo iruditu zaiguna, izan ere guk jadanik ikasi dugu moviemaker programa erabiltzen (taldeko teknografia egin aurretik, norbanakoa egin dugu), baina badira talde asko gelan, ziur aski ez dutenak baliabide hau probatu. Beraz, talde hauentzako Haur Hezkuntza Bilbok aukeztutako azalpena baliagarria iruditu zaigu.

Lan ona neskak!!

5.TALDEA

4000 kolore
Talde honen aurkezpena oso originala iruditu zaigu. 50x15 denongatik aski ezaguna den arren, inoiz ez zitzaigun bururatu aurkezpen bat formatu horretan egin zitekeenik, baina oso baliabide polita izan da. Aurkezpena, interesgarria izateaz gain barretxoak ere atera dizkigu bere formatu komikoagatik eta hori ere eskertzekoa da. Izan ere momentu batera heldu gara, non ulertu dugun aurkezpenak ez ditela lehen ezagutzen genituen modukoak. Aurkezpen bakoitza mundu bat da eta ahala izanik mila kolorekoa izan daiteke, laburragoa, luzeagoa, teknologia berriekin lagunduta, soilik hitza erabiliz, musika, ingurua,…eta hori presente egon da gure gelan ikusi dugun aurkezpen bakoitzean.

Harira joanda, IKT-en inguruko galdeketa egin du taldeak, modu horretan gure partehartzea bultzatuz. Konturatu gabe barneratuta genituen galderak berehala erantzun ditugu eta zalantzak sorrarazi dizkigute beste galdera batzuekin. Norbere dituen jakintzaren inguruko autoebaluaketa txikia egiteko balio izan digu.

Eskerrik asko talde!!

6.TALDEA

Kuxkuxeatuz

Seigarren taldea eta gaurko eguneko hirugarrenak, Eskola 2.0ren inguruko informazioa ekarri digu, baliabide eta adibide desberdinez hornitu dute gure teknologia berrien inguruko jakintza. Aurkezpen hau ezberdina izan da baita ere eta IKTen inguruko jakintzak modu teorikoagoan aurkeztu dituzten arren, beharrezko informazioa hurbildu digute. Teknologia berrietan trebatzeko, saltseatu beharra dago bai, baina beharrezkoak dira baita jakintza teoriko minimo batzuk. Hauek aurkezteagatik eta batez ere errealitateko adibideak guregana ekartzeagatik milesker zuei ere. Zorionak! Ikerketa eta bilketa lan potoloa egin duzue.

Aurkezpenak 3

Heldu da azkenean aurkezpenen hirugarren eguna. Ez da azkenekoa ordea. Izan ere arazotxo batzuk izan genituen bai guk eta bai beste talde batzuek hurrengo astelehenean aurkezpenak egiteko. Urduritasuna nabaria izan zen. Gainera goizeko azkeneko orduan genuen aurkezpena eta goiza oso luze egin zitzaigun. Lehendabizi aukeratutako gelara abiatu ginen prestaketa lanetara.
Ordua heldu zenean ordenagailu gelara abiatu ginen, bertan zelako gaurkoan aurkezpena egin behar zuen beste taldearen antzezpena.

7.TALDEA

Klikasten

                Ordenagailu gelan bertan agertu zitzaigun Olatz maistra jantzirik. Bazirudien antzinako irakasle tradizionala zela, ez bakarrik janzteko eran baizik eta eskolak ematerako orduan. Hau zen azkenean beraien helburua, teknologia berriei eman diezaiekeen erabilera ezberdinak metodología ezberdinak kontutan hartuz. Horrela egin zuten antzerkitxoa, Olatz lehendabizi eta método malguagoa eta konstruktibistarekin etorri zen Keltse ondoren.

Antzezpen txikia modu bikaina izan zen, azalpenik erabili gabe metodología ezberdinen eta IKTen erabilera ezberdinen arteko aldeak argi eta garbi ikusteko. Amaitzeko azalpen txikia eman zuten eta denon artean eztabaidatu genuen bi metodología hauen inguruan. Aipatu beharra dago talde honek egin zuen bideoa. Kalitate bikaineko erreportaia izan zen, musikaren erabilera paregabearekin eta informazio berria aurkezten ziguna. Lan izugarria eta bikaina benetan! Zorionak talde!!

8.TALDEA
Makamutxu: Teknografia

Partaideak: Lander, Izaskun, Zuriñe, Amaia eta Leire

Gu geu izan gara eguneko bigarren aurkezpena egin behar izan duten taldea. Makaxera taldeko kideok eta Kukulumutxuko kideak. Urduritasuna pixkat joan zaigu ingurune erlajatua jarri dugunean. Honetarako inciensoa, loreak, iluntasuna eta beste baliabide batzuk erabili ditugu, esan bezala bai gu eta bai gure taldekideak lasaitzeko.
Ahalik eta hoberen aurkezten saiatu gara gure gaia: teknografia. Horretarako bakoitzaren teknografia pertsonala aurkeztu dugu. Modu honetan gure bizitzako zatitxo bat erakutsi diegu gure ikaskideei. Oso emotiboa izan dela pentsatzen dugu. Hasiera batean denon teknografia ikustea astuna izan zitekeela pentsatu genuen, horrenbeste bideo bata bestearen atzetik, baina gure gelakideen jarrera oso ona izan da eta pozik sentitzen gara horregatik. Aurkezpena nola egin pentsatzen ari ginelarik, norbere teknografia erakustearen erabakia kostatu zitzaigun arren, oso pertsonala zela pentsatzen genuelako. Gure bideoak erakusten ari ginelarik, malko batzuk ikusi ahal izan ditugu gelan. Horrek asko hunkitu digu. Lan asko egin genuen eta gauza oso positiboak jaso ditugu baita ere. Oso pozik gaude egindako lanarekin eta norbere teknografia eta taldekoa egin izanarekin. Aurkezpenean aipatu dugun bezala, egindako bideo zatitxo hauek guretzako gorde ahal izango ditugu luzaroan
  
AZKENENGO AURKEZPENAK 
9.TALDEA 
ERRETAKO PIZZA: Komikiak



Azkenengo aurkezpenak pasaden astean izan ziren. Nahiz eta azkenengo aurkezpenak izan lan handia egin dutela nabaria da, benetan. Poztekoa da nahiz eta azken aurkezpenak izan lehenengo aurkezpenak izango balira moduan sentitu genituen. Erretako pizza komikien inguruan egon ziren hitz egiten. Hasiera batean antzezlen txiki bat egin zuten oso aktoresa ona gainera eta gero komikien mundua gelera ekarri zuten. Pertsona desberdinen iritziak entzun genituen komikien inguruan eta gero, umeekin komikiak nola landu genezakeen hainbat programa aipatu zizkiguten: pixton, comic life esaterako.

Agian, horrelako programak irakasle garenean eskolan komikiak lantzeko erabiliko ditugu. Errazak, dibertigarriak, koloretsuak...dira eta umeekin egiteko erabilgarriak zirela ikusi genuen. Haiek egindako komiki bat ikusi genuen eta oso polita zen. 

10.TALDEA 
AOSTERA: ESKOLA 2.0


Kasu honetan gaiari dagokionez teoria azaldu behar zuten. Baina teoria ere askotan beharrezkoa da horrek ez die meriturik kenduko, noski ezetz! Eskola 2.0 azaltzeko prezi programa erabili zuten. Prezi programarekin arazoak izan zituzten baina beno azkenean lortu zuten. Azaldu zutena oso ondo egon zen labur eta gaia azaltzeko behar ziren edukiak azaldu zituzten. Guri pertsonalki gehien gustatu zitzaiguna zera izan zen egin zuten azkenengo iharduera. Aurkezpenaren azkenengo iharduera moduan klasekide guztiak inplikatu ginen. Noski, eta orain zuen galdera izango da. Nola? zer egin zuten ba? Orri zati batzuk banatu zituzten eta orri bakoitzean pertsona bakoitzaren izena jarri behar zen eta orri hori ikaskide bakoitza pertsona horri buruz zerbait baikorra idatzi behar zuen. Benetan, oso polita, dibertigarria eta horrelako gehiago gehiago egin beharko genituzte.



POSTPROGRAMA


1-Zertan datza irakasgai hau?

1.1 Ez dago egingo dugunaren programarik
1.2 Konstruktibismoa
1.3 Talde lana
1.4 Programa berriak ezagutu eta trasteatu

2.Bloga eraiki

2.1 Bloga eraiki
2.2 Blogaren izena pentsatu
2.3 Blogen mundua trasteatu
2.4 Blogean astero sarrerak egin
2.5 Gadgets zer dira eta erabili
2.6 Url
2.7 Bideoak edo argazkiak igo
2.8 Artikuluak irakurri
2.9 Hausnarketak egin

3. Programa berriak ezagutu

3.1 Prezi
3.2 Edugloster
3.3 Movie maker

4.Etorkizunera begira  

4.1 Bloga
4.2 Eskola 2.0
4.3 konstruktibismoa
4.4 Tic ala tac
4.5 Komikiak


MAILA PERTSONALEAN HANDITU GARA: Sentimenduak, emozioak, beldurrak, oztopoak gainditu...Saiatzen bazara gauzak lortu ahal dituzu!!!!




1 comentario:

  1. kaixo!!

    Arin pasatu da asteburua ezta? zelan joan da? Makaxera hemen dago astelehen guztien moduen ordenagailuko programak trasteatzen. Gaur, hain zuzen ere gure bloga ordenatzen egongo gara ta gure gogoko koloreak blogean islatu ditugu.
    Aurreko astean konturatu ginen parrafo bakoitzeko letra desberdina erabiltzen genuela, fondoa aldatu nahi genuen, pestaña bakoitzean zegokiona kokatu nahi genuen... ez hasierako horrian zegoen moduan dana batuta. Gutxi gorabehera hasierako momentutik proposatu duguna egin dugu. Baita, errezetak euskaratzen aritu gara.
    Klasea bukatu baino lehen egin behar dugun hurrengo lana aurkeztu digute eta hurrengo lanean hiru izan beharrean bost izango gara. AUPA EKIPO!!! jeje

    ResponderEliminar