viernes, 13 de abril de 2012


Etxera iritsi zara, nekaturik, telebista piztu eta, agintea eskuan, kanala gora kanala behera hasi zara. Ezer interesgarririk ez. Musika-ekipoaren txanda: on sakatu, barruan dagoen diskoko zortzigarren kanta hautatu eta ordenagailura zuzendu zara, posta elektronikoak zer ote dioen edo... Orain, pentsa ezazu besoak eta eskuak erabiltzeko arazoak dituen ezindu fisikoa zarela. Eta etxera iritsi zarela, nekaturik, telebista piztuko zenuke gustura, eta kanala gora kanala behera ibili, edo musika entzun, edo... Baina ez dago inor etxean.
(Argazkia: E. Etxebeste)
Goiko gorputz-adarretan mugikortasun-arazoak, muskulu-distrofia edota zenbait asaldura neuromuskular --esate baterako garun-perlesia-- dituzten gaixoek, askotan, eskumuturrak eta besoak mugitzeko gaitasuna galdua edo urritua izaten dute; eta, ondorioz, arazoak izaten dituzte gailu batzuk erabiltzeko, adibidez, ordenagailuaren teklatua eta sagua, edo telebistaren agintea. Horrelako pertsonentzat ari dira lanean COMPORTA proiektuan, goiko gorputz-adarretan urritasun larriak dituztenentzat. Horientzat hainbat erabilera izango dituen komunikatzeko gailu mugikor bat moldatzea da helburua.
Horretarako, PDAk (Personal Digital Assistant), agenda elektroniko gisa ere ezagutzen direnak, hartu ditu abiapuntutzat COMPORTAk.
Horrelako terminal edo komunikatzeko tresna mugikor edo eramangarrien merkatua izugarri handitzen ari da azken urteotan. Gero eta ezagunagoak egiten zaizkigu. Inor ez da harritzen gaur metroan norbait plastikozko arkatzaz eskuan duen pantailatxoa ukituz ikustean, eta, jende askorentzat, eguneroko lanerako eta bizitzarako ezinbesteko tresna bihurtzen ari dira. Sofistikatuenak sakelako ordenagailuak dira ia, eta mahai gaineko ordenagailuetan gehien erabiltzen diren programen bertsioak dituzte: posta elektronikotik hasi eta testu-editoreraino.
Gainera, duten tamaina eta pisu txikiagatik, erabat eramangarriak eta edozein tokitan erabiltzeko erosoak dira. Horregatik, urritasun neurofisikoak dituzten pertsonentzat oso baliagarriak izan daitezke PDAk. Autonomia pertsonal handiagoa eduki eta bizitza-kalitatea hobetzen lagun diezaiekete, aukera emango bailiekete edonon komunikatzeko, entzun nahi duten musika aukeratzeko, Interneten nabigatzeko edo telebista kontrolatzeko, adibidez.
Baina beso eta eskuetako minusbaliotasunen bat duten pertsonek arazoak izan ditzakete PDA arrunten ohiko ukimen-pantailak eta -botoiak maneiatzeko. Eta, horretarako, Xmadina enpresak garatu eta merkaturaturiko Etsedi, PCrako aplikazioa, moldatzea da proiektu honen asmoa. Etsedi aplikazioa da, hain zuzen ere, COMPORTA proiektuaren oinarria, PDAk ezinduentzat irisgarri bihurtuko dituena.

ITURRIA: Zientzia.net

miércoles, 11 de abril de 2012

Egunon blogzaleok!! Nola dihoa oporraldi hauetako bigarren astea? Nola joan da asteburua? zoritxarrez aste santuetako lehenengo astea ez da oso alaia izan, giro goibela eduki dugu, beraz plan alternatiboak aurkitzen saiatu gara. Hori bai, astelehena aprobetxatzeko moduko eguna izan zen! Astelehena pasatu ostean, euria bueltatu zaigu berriz ere...izan ere Apirila euritsua izango zela iragarri zuten!
Liburutegira joateko aprobetxatu beharko da...;)

lunes, 9 de abril de 2012

Egunon blogzaleok!! egun ederra gaurkoa e! aprobetxatu bihar berriz ere euria dator eta...egun eguzkitsu honetan egiteko plan bikaina da Gipuzkoako kostaldera osteratxo bat egitea. Getaria aukera paregabea izan liteke, txakoliña, pintxoak, portua, itsasoa....
Getariarien gainean hitz egiten gaudela komentatu beharra dago, Google-ren Model Your Town lehiaketako finalista bihurtu dela gainontzeko beste bost hirirekin batera: Zielona eta Torun (Polonian), Lowel eta Evansville (EEUU-tan) eta Leonminister (Erresuma Batua-n).
Irabazlearen izena, hurrengo maiatzean jakingo da. Bozkaketak jadanik zabalik daude eta Getariako udalaren web-orrian link bat jarri dute, hauetara sartzeko.
Eman dezagun botoa gure kostako herriaren alde, bozkatu dezagun Getaria!!