lunes, 14 de mayo de 2012

Azkenengo sarrera



Asteak pasa dira teknologia berriak irakasgai honetan hasi ginela. Hasiera batean oso galduta ibili ginen, blog munduarekin gure lehenengo kontaktua izan zelako. Bildur handia izan genuen, gure burua ez genuelako oso prest ikusten eta egunero galdera asko egiten genizkion geure buruari. Askotan ez jakintasun, beldur eta tristura izaten genuen eta baita dena albo batera utzi eta ihesi egiteko gogoa ere. Ez genuen oso argi ikusten egin beharreko lana baina azkenean lortu dugula uste dugu hasiera batetik Alaitzek, gure irakasleak, proposatu ziguna.
Ez genuen pentsatu hainbeste ikasiko genuenik teknologi mundu bitxi honetaz, gehien bat gure taldeko partaide guztiak geure burua teknofobotzat dugulako. Baina orain esan dezakegu blog bat egiteko gai garela eta baita programa ezberdinak erabili izan ditugula gure aurkezpenak egiteko, hala nola prezi eta movie maker. Gainera gure ikaskideek egindako lanak ere ikusteko aukera izan dugu eta guztietatik zerbait berria ikasi dugu.
Etorkizunean haur hezkuntza munduan lanean aritzen garenean aukera izango dugu irakasgai honetan ikasitako gauza asko praktikara eramateko haurrekin.
Inor ez da ikasia jaiotzen eta teknologi berrien munduan trasteatuz asko ikasi dezakegula egiaztatu dugu. Horregaitik zuei ere trasteatzen ibiltzea gomendatzen dizuegu eta gero hezkuntza munduan praktikara eramatea.
Burutu izan dugun bloga zuen gustokoa izatea espero dugu. Mila esker jarraitzeagatik eta laister arte!!!!!!!!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario