lunes, 14 de mayo de 2012

Azkenengo sarrera



Asteak pasa dira teknologia berriak irakasgai honetan hasi ginela. Hasiera batean oso galduta ibili ginen, blog munduarekin gure lehenengo kontaktua izan zelako. Bildur handia izan genuen, gure burua ez genuelako oso prest ikusten eta egunero galdera asko egiten genizkion geure buruari. Askotan ez jakintasun, beldur eta tristura izaten genuen eta baita dena albo batera utzi eta ihesi egiteko gogoa ere. Ez genuen oso argi ikusten egin beharreko lana baina azkenean lortu dugula uste dugu hasiera batetik Alaitzek, gure irakasleak, proposatu ziguna.
Ez genuen pentsatu hainbeste ikasiko genuenik teknologi mundu bitxi honetaz, gehien bat gure taldeko partaide guztiak geure burua teknofobotzat dugulako. Baina orain esan dezakegu blog bat egiteko gai garela eta baita programa ezberdinak erabili izan ditugula gure aurkezpenak egiteko, hala nola prezi eta movie maker. Gainera gure ikaskideek egindako lanak ere ikusteko aukera izan dugu eta guztietatik zerbait berria ikasi dugu.
Etorkizunean haur hezkuntza munduan lanean aritzen garenean aukera izango dugu irakasgai honetan ikasitako gauza asko praktikara eramateko haurrekin.
Inor ez da ikasia jaiotzen eta teknologi berrien munduan trasteatuz asko ikasi dezakegula egiaztatu dugu. Horregaitik zuei ere trasteatzen ibiltzea gomendatzen dizuegu eta gero hezkuntza munduan praktikara eramatea.
Burutu izan dugun bloga zuen gustokoa izatea espero dugu. Mila esker jarraitzeagatik eta laister arte!!!!!!!!!!!

domingo, 6 de mayo de 2012


Egunon blogzaleok! Sekulako buruhaustea izan dugu power point bat gure blogera nola igon genezakeen pentsatzen.
Azkenean lortu dugu!! Horretarako www.slideboom.com plataformaz baliatu gara. Web orri honetan hainbat power point aurkitzen dira eta horietako bat zeuon blogean konpartitu nahi baldin baduzue "upload" egitea baino ez daukazue! Bestela URL-a emango dizue esteka bat egiteko. Guk aprobatxo bat egingo dugu ondorengo power pointarekin: "irakasleak dituen esperientzien garrantzia" (gure taldeko lana, irakasleen identitatea islatzen duen teknografia-rekin zerikusia duena)
Hemen doa!

http://www.slideboom.com/presentations/548711/La-importancia-de-las-experiencias-de-vida-en-la-profesora.

viernes, 27 de abril de 2012

Egunon blogzaleok!!
Batzuetan haur hezkuntzarako materiala ez da erraza edo ez dugu modu erraz batean eskura edukitzen. Zoritxarrez gehienetan gure moduko ikasleek internetera jotzea baino ez daukagu, zaila zaigulako paperezko euskarrian zerbait aurkitzea. Sarritan materiala norberak bere etxean edukitzeko bide bakarra erostea da, baina tira! esan beharko dugu inoiz ez datorrela txarto material didaktikoa beti ondoan edukitzea. Horrelakoak momenturen batean edo bestean mesedegarri egingo zaigulako.

Hemen uzten dizuegu haur hezkuntzarako materialak erosteko web interesgarria:

lunes, 23 de abril de 2012

Ordenagailu eramangarriak ikasgeletan

Egunon blogzaleok!
Gero eta gehiago dira ikasgelara ordenagailu eramangarria ekartzen duten ikasleak. Sarriagotan ikusten ditugu gailu honek ikasgeletan. Benetan beharrezkoak ahal dira unibertsitateko eskoletan? Zertarako erabiltzen dituzte gehienbat ikasleak? Apunteak era erosoago batean hartzeko, interneten informazio osagarria osatzeko, edo agian irakaslea eskola ematen dagoen bitartean sare sozialetan entretenitzeko?

Hemen daukazue MU-k egindako bideo bat gai honen inguruan. Bertan ikasle eta irakasleen ikuspegiak agertzen dira! Eta zuek zer uste duzue?

Ordenagailu eramangarriak ikasgeletan

viernes, 20 de abril de 2012

CEIBAL plana

Egunon blogzaleok! Dakizuenez, teknologia berriak gaurko irakaskuntzan txertatzearen inguruko eztabaidak ugariak dira. Nola sartu teknologia berri hauek gure ikasgeletan? Zein adinetik aurrera? Erabaki hau egokiena baldin bada nola egingo dugu jadanik urte asko irakaskuntzan dabiltzan irakasleek berrikuntza hauek erabiltzera ohitzeko?

Beno ba adibide bezela hemen daukazue ondorengo bideoa! Honetan Txilen aplikatutako adibide bat agertzen zaizue, CEIBAN plana. Zer iruditzen zaizue? Eztabaida zabalik dago, beraz zuen komentarioak utzi ditzakezue!

CEIBAL plana

lunes, 16 de abril de 2012

Egunon blogzaleok! Nola hasi dugu astea?
Gu berriekin gatoz astehelen honetan. Egia esateko hilabete pasatu da Googlek bere pribatutasun politika berria aldatu duela, baina guk artikulu interesgarri bat aurkitu dugu consumer aldizkarian. Bertan azaltzen digute nola eragingo digun erabiltzaileei politika aldaketa honek. Hemene uzten dizuegue bada artikulua irakurtzeko linka! Gustatuko zaizuelakoan gaude!

Google-n politika aldaketa

viernes, 13 de abril de 2012


Etxera iritsi zara, nekaturik, telebista piztu eta, agintea eskuan, kanala gora kanala behera hasi zara. Ezer interesgarririk ez. Musika-ekipoaren txanda: on sakatu, barruan dagoen diskoko zortzigarren kanta hautatu eta ordenagailura zuzendu zara, posta elektronikoak zer ote dioen edo... Orain, pentsa ezazu besoak eta eskuak erabiltzeko arazoak dituen ezindu fisikoa zarela. Eta etxera iritsi zarela, nekaturik, telebista piztuko zenuke gustura, eta kanala gora kanala behera ibili, edo musika entzun, edo... Baina ez dago inor etxean.
(Argazkia: E. Etxebeste)
Goiko gorputz-adarretan mugikortasun-arazoak, muskulu-distrofia edota zenbait asaldura neuromuskular --esate baterako garun-perlesia-- dituzten gaixoek, askotan, eskumuturrak eta besoak mugitzeko gaitasuna galdua edo urritua izaten dute; eta, ondorioz, arazoak izaten dituzte gailu batzuk erabiltzeko, adibidez, ordenagailuaren teklatua eta sagua, edo telebistaren agintea. Horrelako pertsonentzat ari dira lanean COMPORTA proiektuan, goiko gorputz-adarretan urritasun larriak dituztenentzat. Horientzat hainbat erabilera izango dituen komunikatzeko gailu mugikor bat moldatzea da helburua.
Horretarako, PDAk (Personal Digital Assistant), agenda elektroniko gisa ere ezagutzen direnak, hartu ditu abiapuntutzat COMPORTAk.
Horrelako terminal edo komunikatzeko tresna mugikor edo eramangarrien merkatua izugarri handitzen ari da azken urteotan. Gero eta ezagunagoak egiten zaizkigu. Inor ez da harritzen gaur metroan norbait plastikozko arkatzaz eskuan duen pantailatxoa ukituz ikustean, eta, jende askorentzat, eguneroko lanerako eta bizitzarako ezinbesteko tresna bihurtzen ari dira. Sofistikatuenak sakelako ordenagailuak dira ia, eta mahai gaineko ordenagailuetan gehien erabiltzen diren programen bertsioak dituzte: posta elektronikotik hasi eta testu-editoreraino.
Gainera, duten tamaina eta pisu txikiagatik, erabat eramangarriak eta edozein tokitan erabiltzeko erosoak dira. Horregatik, urritasun neurofisikoak dituzten pertsonentzat oso baliagarriak izan daitezke PDAk. Autonomia pertsonal handiagoa eduki eta bizitza-kalitatea hobetzen lagun diezaiekete, aukera emango bailiekete edonon komunikatzeko, entzun nahi duten musika aukeratzeko, Interneten nabigatzeko edo telebista kontrolatzeko, adibidez.
Baina beso eta eskuetako minusbaliotasunen bat duten pertsonek arazoak izan ditzakete PDA arrunten ohiko ukimen-pantailak eta -botoiak maneiatzeko. Eta, horretarako, Xmadina enpresak garatu eta merkaturaturiko Etsedi, PCrako aplikazioa, moldatzea da proiektu honen asmoa. Etsedi aplikazioa da, hain zuzen ere, COMPORTA proiektuaren oinarria, PDAk ezinduentzat irisgarri bihurtuko dituena.

ITURRIA: Zientzia.net

miércoles, 11 de abril de 2012

Egunon blogzaleok!! Nola dihoa oporraldi hauetako bigarren astea? Nola joan da asteburua? zoritxarrez aste santuetako lehenengo astea ez da oso alaia izan, giro goibela eduki dugu, beraz plan alternatiboak aurkitzen saiatu gara. Hori bai, astelehena aprobetxatzeko moduko eguna izan zen! Astelehena pasatu ostean, euria bueltatu zaigu berriz ere...izan ere Apirila euritsua izango zela iragarri zuten!
Liburutegira joateko aprobetxatu beharko da...;)

lunes, 9 de abril de 2012

Egunon blogzaleok!! egun ederra gaurkoa e! aprobetxatu bihar berriz ere euria dator eta...egun eguzkitsu honetan egiteko plan bikaina da Gipuzkoako kostaldera osteratxo bat egitea. Getaria aukera paregabea izan liteke, txakoliña, pintxoak, portua, itsasoa....
Getariarien gainean hitz egiten gaudela komentatu beharra dago, Google-ren Model Your Town lehiaketako finalista bihurtu dela gainontzeko beste bost hirirekin batera: Zielona eta Torun (Polonian), Lowel eta Evansville (EEUU-tan) eta Leonminister (Erresuma Batua-n).
Irabazlearen izena, hurrengo maiatzean jakingo da. Bozkaketak jadanik zabalik daude eta Getariako udalaren web-orrian link bat jarri dute, hauetara sartzeko.
Eman dezagun botoa gure kostako herriaren alde, bozkatu dezagun Getaria!!

lunes, 2 de abril de 2012

Egun on guztioi!!!!!!!!!! Aste Santua gainean dugunez gogotsu etorri gara klasera. Gaur ere teknografien munduan lanean aritu gara gogotsu eta baikoitzaren lana besteekin amankomunean jarri dugu. Oraindik ere egun luze bat daukagu aurretik eta hasteko amankomuneko teknografia eraikitzen hasi gara. Ondo pasa Aste Santuan eta bueltan aurkituko gara elkarrekin. Laister arte!!!!!!!!

lunes, 26 de marzo de 2012

Kaixo!!!!!!!!!
Ia da aste bat daramagu udaberrian sartuta. Martxoaren 20an sartu ginen eta urtaro honetan jarraituko dugu ekainaren 21erarte. Izugarrizko asteburu baten ostean, eguzkiak egun osoan zehar lagundu digu, baina berriz ere asteari hasiera eman behar diogu. Bestalde, larunbat gauean ordu aldaketa egin behar izan genuen, gaueko ordu bietan hirurak izatera pasa ziren eta orraindik ere askok ordu aldaketen eragozpenekin zabiltzate. gure partez, animo aste honen hasierari!!!!!!!!

viernes, 23 de marzo de 2012


Arratsalde on blogzaleok! Astea amaitzear dago jada, arin pasatzen dela? Beno, asteburua hor bertan daukagu berriron eta eguraldi ona etorri omen dator. Horrela jarraituz jarraituz gero aprobetxa dezakegu irteeratxo bat egitera.
Hain zuzen ere, Ahalondigako Txikilan bisitatzea. Txikiak irakurketa munduan barneratuko ditugu era dibertigarri baten. Hemen behar jarriko dugu Bilboko Ahalondigako Txikiland espazioan aurkitu dezakegunaren laburpena.
Etxeko txikiei zuzendutako espazioak, 8.000 ale inguru ditu, hainbat euskarritan. Gainera, espazio horrek eurentzat egokitutako eta pentsatutako ekipamenduak ditu. Gune honetan, gurasoek irakurketa deskubritzen lagunduko diete txikiei, eta, gainera, espazio honetan, seme-alaben hazkundeari, haur-psikologiari edo garapen intelektual, fisiko eta emozionalaren inguruko beste gai batzuei buruzko informazioa lortu ahal izango dute. Lehenengo solairuko zati handi bat txikienei zuzendurik dago.
·         Haurtxokoa - Txikienei zuzenduriko materialak (0-4 urte).
·         Lehen irakurleak - 5 eta 7 urte bitarteko umeentzat eratutako funtsa, hain zuzen ere, letrekin eta irakurmenarekin trebatzen hasten direnentzat.
·         Irakurketa txokoa - 8 urte baino gehiago dituzten erabiltzaileei zuzenduriko fikzio-lanak eskaintzen dituen literatur funtsa.
·         Ezagutzaren txokoa - Mediatekaren erabiltzaile gazteenei zuzenduriko informazioa eta prestakuntza eskaintzen duen bilduma du.
·         Ikasi, ikusi eta entzun - Zinemak txikienentzat. Soinu grabazioak. Txikienen autoikaskuntzara zuzenduriko materialak.
·         Komikteka - Komikien bilduma, haurrei zuzendurik.
·         Gurasoen eskola.- Espazio honetan gurasoek erabiltzeko dokumentuak eskainiko dira, hazkuntzarekin, ikaskuntzarekin, psikologiarekin, nutrizioarekin eta antzekoekin erlazionatutakoak.
 

lunes, 19 de marzo de 2012

Kaixo berriz ere:
Aste luze honi hasiera eman diogu gogotzu eta hasteko klasean taldeka egingo ditugun lanen inguruan hitz egiten aritu gara. Gure taldeari teknografien inguruko lantzo bat egitea tokatu zaio. Eta zer da teknografia? Hori bera galdetu genion guk geure buruari. Horretarako you tubera jo genuen han dauden hainbat teknografia ikusi eta ideiak hartzeko. Hemen usten dizuegu gustako izan dugun teknografia bat. Laister arte!


"La competencia digital e informal en la escuela" (M. Area Moreira)

Artikulu hau irakurri ostean ondorengo laburpen hau egin dugu. Espero dugu baliogarria izatea!

Eskolak ezin die lepoa eman teknologia berriei, ez dugulako ahaztu behar gizartearen parte direla eta hori dela eta onartu beharra ditugu. Horregaitik informazioaren inguruko alfabetizazioa man behar da.
Irakaslearen erronka, ikasleen multialfabetizazioa lortzea izango da. Gainera material anitzak dituzte beraien eskura klaseak emateko eta horietako bat teknologia berriak izango lirateke. Baina askotan tresna hauek erabiltzea lan edo esfortsu handiagoa suposatzen dute irakasleen aldetik eta gainera askok ez daude ohituak beraiekin harremanetan egotera, ezta IKTn inguruko ezagutza nahikoa.
IKTek ezagutza ezberdinen garapena eta praktika ahalbidetzen digute, baina horren aurretik lan handia dago. Gainera, ikasle bakoitzak bere ikaste prozesu propioa dauka eta horrek askotan zaildu edo eragozten du IKTak erabili ahal izatea. Bestalde, ikasketa prozesu honetan ikasleek ikasten dutena hobeto barneratzen dute, era askeago batean ikasten dutelako.

Kaixo!! Arin pasatu da asteburua ezta? zelan joan da? Makaxera hemen dago astelehen guztien moduen ordenagailuko programak trasteatzen. Gaur, hain zuzen ere gure bloga ordenatzen egongo gara ta gure gogoko koloreak blogean islatu ditugu.
Aurreko astean konturatu ginen parrafo bakoitzeko letra desberdina erabiltzen genuela, fondoa aldatu nahi genuen, pestaña bakoitzean zegokiona kokatu nahi genuen... ez hasierako horrian zegoen moduan dana batuta. Gutxi gorabehera hasierako momentutik proposatu duguna egin dugu. Baita, errezetak euskaratzen aritu gara.
Klasea bukatu baino lehen egin behar dugun hurrengo lana aurkeztu digute eta hurrengo lanean hiru izan beharrean bost izango gara. AUPA EKIPO!!! jeje


Kaixo!!! Nola pasatuko duzue asteburua? momentuz eguraldi bikaina ta polita egiten du, ea horrela jarraitzen duen. Ohetik pozik ta gogoekin altzatu naizenez blogarekin borrokatzea erabaki dut. Batetik, desperatzen banaiz ta ez badut ni nahi nuen ezer ez lortzen desesperatu egingo naiz baina bestetik, zertxobait lortu egiten badut pozik jarriko nahiz. Pozik jarraitzea ez badut lortzen dutxa hartu ta kalera asteburu pasa. Argi daukat!! ia,zelan doan gaurko trasteoa... SUERTE!!!

miércoles, 14 de marzo de 2012


Egunon blogzaleok!

Teknologiarekin zerikusia duen berri batekin gatoz gaurkoan. Izan ere, Tim Cook Appleren kontseilari delegatuak, konpainiaren iPad 3 berria aurkeztu du. Tabletaren hirugarren bertsioak prozesadorea, pantaila, konexioa, bideoa eta kamerak hobetu ditu. Martxoaren 16an jarriko dute salgai AEBetan, eta jada gailu bat gordetzeko erreserbak egin daitezke. Euskal Herrian hilaren 23an hasiko dira saltzen.

 Azken urteotan Apple koinpainiaren produktuak oso arrakastatsuak bilakatu dira, gaur egun informatika arloan munduko empresa garrantzitsuena delarik. Diseinuaren eta modernitatearen ikur dira bere produktuak eta burtsan balio gehien duen munduko bigarren enpresa da Apple, Exxon petrolio konpainiaren atzetik.

 Ipad3 berriaren informazio gehiago nahi izanez gero, enpresaren web-orria bisitatu dezakezue, Apple.

domingo, 26 de febrero de 2012


Gabon blogzaleok! Gaur ospakizun eguna da guretzako, gure kide baten urtebetetzea delako. 1987ko otsailaren 26an jaio zen eta gaur mende laudena ospatzen ari da. ZORIONAK ZURIÑE! 25 muxu handi!


lunes, 20 de febrero de 2012

Teknologi Berrien munduan sartzen


Kaixo!!! Teknologi Berrien inguruan zerbait gehiago jakiteko, hemen doa hurrengoko bideo hau. Zuen gustokoa izatea espero dugu!

lunes, 13 de febrero de 2012


 
Egunon blogzaleok!!

Otsaileko hirugarren aste hau hotzarekin hasi dugu eta horrela jarraituko dugu. Elur kontuak itzuliko dira gurera baina mendi tontorretan botako du. Momentuz ez dago iragarrita hondartzak zurituko direnik, baina berokiarekin jarraitu beharko dugu, zer egingo diogu, negua da ta!!! Hori bai joan ihauterietako arropak prestatzen, behar bada Euskal-Herrian dugun denboralearekin mozorrorik onena eskimalarena izango da!!


lunes, 6 de febrero de 2012



Egunon blogzaleok!

Hemen gaude, teknologia munduan murgiltzen hasi berri diren hirukotea. Badakigu ez dela erreza izango teknologia berriekin ondo eramatea (hasieran behintzat). Beldur pixka batekin baina gogo askorekin hasi dugu gure abentura. Ahal duguna egiten hasiko gara, baina ziur gaude nahi duguna egiten amaituko dugula!

Besterik gabe ONGI ETORRI MaKaXeRa-ra!!