AURKEZPENA


Kaixo!!!

Blog berri bat jaio da!!

MaKaXeRa

ZER DA MAKAXERA?

      Makaxera haur hezkuntza eta teknologia berrien inguruko blog bat da. Blog honetan haur hezkuntzaren inguruko berriak ematen dira eta irakaskuntzako etapa honetan erabil daitezkeen eta erabiltzen diren teknologia arloko materialen berri ematen da.

Zerbait gehiago? BAI!

·         Teknologia berrien albisteak ere eskainiko dizkizuegu, orokorrean: irten diren aparilu berriak, elektronikari buruzko berriena!

·         Haur Hezkuntzaren inguruko berriak, metodologia ezberdinak, geletan lan egiteko moduak…

·         Haurrentzako errezetak! Blog honetako edukia zuen hartxoekin ere konpartitu dezakezue aurkezten ditugun errezeta errez-errezak eginez.



Beraz, bost atal arkezten dizkizuegu:

HASIERA: albisteak eta kuriositateak agertzen dira bertan

AURKEZPENA: orain zauden atala: gure blog eta esperientzien azaltzen txikia

PAPER ZORROA: gure gelako eta kanpoko eboluzioa eta hausnarketak.

HAUR HEZKUNTZA TEKNOLOGIA BERRIEN MUNDUAN: bi mundo hauen arteko zubiak

UMEEKIN EGITEKO ERREZETAK: izenak dioen moduan.




Nortzuk gara?

   Hiru partaideok osatzen dugu talde hau:

·         AMAIA ARRUABARRENA
Zaldibar, 1985. Amaia beti ahoan irribarrea duen pertsona da, umeak oso gustoko ditu eta beraiekin lan egitea du heloburu. Bere burua teknofobotzat dauka, baina badaki gaur eguneko munduan teknologia berriak beharrezkoak direla eta ez die uko egiten. Etorkizunean umeekin haritzeko tresna baliogarria izango dela uste du eta ikasteko prest aurkitzen da.





·         ZURIÑE GARCIA

Basauri, 1987. Zuriñe pertsona serioa baina aldi berean alaia (konfiantza hartzen duenean). Teknologia berrietan ez da oso trebea baina ikasteko intentzioa badauka. Saiakerak egiten ditu batzutan gauzak ondo ateratzen dira eta beste batzutan txarto. Langilea eta urduria baina beti ikasteko prest dago!



·         LEIRE GABIKAGOJEASKOA

Gernika-Lumo, 1986. Leire pertsona alaia da, teknofoboa den arren kurtso honen amaierarako bere baitatik kendu nahi du ezaugarri hori. Nola? Saiatzen eta saltseatzen. Pertsona langilea da eta lanari ekiteko prest dago!

1 comentario:

  1. Kaixo!!

    Magisteritzako ikasleak gara hain zuzen ere haur hezkuntzakoak. Gure izenak Leire, Amaia eta Zuriñe dira eta diplomaturako azken urtean gaude.Azkenengo kurtsoko praktikak egin ditugu jada eta orain bost irakasgai ditugu karrera bukatzeko. Asignatura horietako bat" haur hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak" izena du eta honetan momentuz bloga sortu behar dugu.Egia esanda, ez dakigu gauza asko egiten baina beno egunen poderioz gauza gehiago lortzen gaude.

    Besterik gabe, bloga sortzen gure bilakaera ikusten disfrutatuko duzuela ustean gaude.
    Ondo pasa eta zoriontsuak izan!!!!

    ResponderEliminar