Arratsalde on blogzaleok! Astea amaitzear dago jada, arin pasatzen dela?
Beno, asteburua hor bertan daukagu berriron eta eguraldi ona etorri omen dator.
Horrela jarraituz jarraituz gero aprobetxa dezakegu irteeratxo bat egitera.
Hain zuzen ere, Ahalondigako Txikilan bisitatzea. Txikiak irakurketa
munduan barneratuko ditugu era dibertigarri baten. Hemen behar jarriko dugu
Bilboko Ahalondigako Txikiland espazioan aurkitu dezakegunaren laburpena.
Etxeko txikiei zuzendutako espazioak, 8.000 ale inguru ditu, hainbat
euskarritan. Gainera, espazio horrek eurentzat egokitutako eta pentsatutako
ekipamenduak ditu. Gune honetan, gurasoek irakurketa deskubritzen lagunduko
diete txikiei, eta, gainera, espazio honetan, seme-alaben hazkundeari,
haur-psikologiari edo garapen intelektual, fisiko eta emozionalaren inguruko
beste gai batzuei buruzko informazioa lortu ahal izango dute. Lehenengo
solairuko zati handi bat txikienei zuzendurik dago.
·
Haurtxokoa
- Txikienei zuzenduriko materialak (0-4 urte).
·
Lehen irakurleak -
5 eta 7 urte bitarteko umeentzat eratutako funtsa, hain zuzen ere, letrekin eta
irakurmenarekin trebatzen hasten direnentzat.
·
Irakurketa txokoa -
8 urte baino gehiago dituzten erabiltzaileei zuzenduriko fikzio-lanak
eskaintzen dituen literatur funtsa.
·
Ezagutzaren txokoa
- Mediatekaren erabiltzaile gazteenei zuzenduriko informazioa eta prestakuntza
eskaintzen duen bilduma du.
·
Ikasi, ikusi eta entzun -
Zinemak txikienentzat. Soinu grabazioak. Txikienen autoikaskuntzara zuzenduriko
materialak.
·
Komikteka - Komikien bilduma, haurrei zuzendurik.
·
Gurasoen
eskola.- Espazio honetan gurasoek
erabiltzeko dokumentuak eskainiko dira, hazkuntzarekin, ikaskuntzarekin,
psikologiarekin, nutrizioarekin eta antzekoekin erlazionatutakoak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario