Blog berri bat jaio da!!
MaKaXeRa
ZER DA MAKAXERA?
Makaxera
haur hezkuntza eta teknologia berrien inguruko blog bat da. Blog honetan haur
hezkuntzaren inguruko berriak ematen dira eta irakaskuntzako etapa honetan
erabil daitezkeen eta erabiltzen diren teknologia arloko materialen berri ematen
da.
Zerbait gehiago? BAI!
·
Teknologia berrien
albisteak ere eskainiko dizkizuegu, orokorrean: irten diren aparilu berriak, elektronikari
buruzko berriena!
·
Haur Hezkuntzaren
inguruko berriak, metodologia ezberdinak, geletan lan egiteko moduak…
·
Haurrentzako
errezetak! Blog honetako edukia zuen hartxoekin ere konpartitu dezakezue
aurkezten ditugun errezeta errez-errezak eginez.
Beraz, bost atal
arkezten dizkizuegu:
HASIERA:
albisteak eta kuriositateak agertzen dira bertan
AURKEZPENA:
orain zauden atala: gure blog eta esperientzien azaltzen txikia
PAPER ZORROA:
gure gelako eta kanpoko eboluzioa eta hausnarketak.
HAUR HEZKUNTZA
TEKNOLOGIA BERRIEN MUNDUAN: bi mundo hauen arteko zubiak
UMEEKIN EGITEKO
ERREZETAK: izenak dioen moduan.
Nortzuk gara?
Hiru partaideok osatzen dugu talde hau:
·
AMAIA
ARRUABARRENA
Zaldibar,
1985. Amaia beti ahoan irribarrea duen pertsona da, umeak oso gustoko ditu eta
beraiekin lan egitea du heloburu. Bere burua teknofobotzat dauka, baina badaki
gaur eguneko munduan teknologia berriak beharrezkoak direla eta ez die uko
egiten.
Etorkizunean umeekin haritzeko tresna baliogarria izango dela uste du eta
ikasteko prest aurkitzen da.
·
ZURIÑE
GARCIA
Basauri,
1987. Zuriñe pertsona serioa baina aldi berean alaia (konfiantza hartzen duenean). Teknologia berrietan ez da oso trebea baina ikasteko intentzioa badauka. Saiakerak egiten ditu batzutan gauzak ondo ateratzen dira eta beste batzutan txarto. Langilea eta urduria baina beti ikasteko prest dago!
·
LEIRE
GABIKAGOJEASKOA
Gernika-Lumo, 1986. Leire pertsona alaia da, teknofoboa
den arren kurtso honen amaierarako bere baitatik kendu nahi du ezaugarri hori.
Nola? Saiatzen eta saltseatzen. Pertsona langilea da eta lanari ekiteko prest
dago!
Kaixo!!
ResponderEliminarMagisteritzako ikasleak gara hain zuzen ere haur hezkuntzakoak. Gure izenak Leire, Amaia eta Zuriñe dira eta diplomaturako azken urtean gaude.Azkenengo kurtsoko praktikak egin ditugu jada eta orain bost irakasgai ditugu karrera bukatzeko. Asignatura horietako bat" haur hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak" izena du eta honetan momentuz bloga sortu behar dugu.Egia esanda, ez dakigu gauza asko egiten baina beno egunen poderioz gauza gehiago lortzen gaude.
Besterik gabe, bloga sortzen gure bilakaera ikusten disfrutatuko duzuela ustean gaude.
Ondo pasa eta zoriontsuak izan!!!!