UMEEKIN EGITEKO ERREZETAK



PALMERATXOAK

Denbora: 30 minutu
Osagaiak:

·         Hostore-orea
·         Azukrea
Errezeta hau oso erreza da haurrekin egiteko.
Lehendabizi hostore-orea erabiliko dugu. Mahai gainean jarriko dugu eta osorik zabalduko dugu.
Behin zabalduta dagoenean, alde batetik eta bestetik
Haurrak alde batetik hasi daiteke eta gurasoa beste alde batetik, erdigunean dena kiribilduta gelditu arte.
Orain oreak forma luzenka izango du. Labana hartu eta bi zentimetroko lodierarekin ebakiko dugu orea (hau gurasoak egingo du).
Palmeratxo guztiak ebakita daudenean, labean jarriko ditugu bata bestearen ondoan, baina zentimetro bateko distantziarekin.
Labea jarriko dugu kontu handiz, 180 graduko tenperaturan eta 20 minutuz. Ondoren hozten utziko ditugu.

30 bat minutu igarotzean gurasoak palmeratxoak eginda eta epel daudela konprobatuko du eta hala izanez gero haurrak labetik aterako ditu. Plater batean jarriko ditugu eta azukrea nahi beste botako diegu gainetik.

On egin!!



PATATA KABIAK


Denbora: 40 minutu
Osagaiak:
·         Patata purea (poltsa bat)
·         8 goilarakada tomate-saltsa
·         50gr gazta
·         Gurina goilarakada bat
·         4 arrautza
·         40 cl esne
·         Olioa
·         Gatza

Lehenengo pausua haurrarekin egingo dugu. Horregatik  ontzi batean 40 cl ur jarri (2 edalontzi) eta gatz pixka bat botako ditugu. Ondoren dator irakiten jartzearen pausua, hau gurasoak egingo du. Esnea, gurina eta patata purea botako ditugu eta nahastu egingo dugu. Haurrak lagundu dezake ontzia mugitzearen pausu honetan baina gurasoa adi egon beharko da, suarekin gabiltza eta.


Purea epeltzen denean dator pausurik dibertigarriena. 4 bola egingo ditugu purearekin eta goilara bat hartuz zulo bat egingo diegu erdigunean. Zulo honetan arraultza botako dugu. Honen gainean tomate saltsa botako dugu. Azkenik gazta jarriko dugu eta labera sartu. Gratinatu egingo ditugu minutu pare batean. Labetik atera eta….hortxe dugu patata kabia jateko prest.
On egin!!!
MARRUBIZKO BATIDOA

Osagaiak
·    600g marrubi
·    4 arrautza
·    200g azukre
·    Litro erdi esne
·    Koilarakada bat arto-irin
·    100g esnegain likido
Urarekin garbitu marrubiak eta txapela (berdea) kendu. Ondoren, esnearekin batera birrindu. Iragazkitik pasa.
Irabiatu gorringoak bakarrik, azukrerik gabe. Behin ongi irabiatutakoan, gehitu arto-irina eta marrubi purea.
Bota nahasketa osoa kazola batera eta berotu ur-bainuan. Jarraitu irabiatzen loditu arte.
Ondoren, sartu izozkailuan eta utzi barruan ordu eta erdiz.
Nahasketa izozkailutik atera aurretik, irabiatu zuringoak elur-puntuan.
Atera izozkia izozkailutik, irabiatu eta behin irabiatutakoan, nahastu esnegainarekin eta zuringo harrotuarekin.
Sartu berriz ere izozkailuan eta utzi barruan ordubetez.
Atera izozkia eta platerera atera aurretik eman azken ukitu bat irabiagailuan.


ERROSKILAK
Osagaiak
  • 400gr irin
  • arrautza bat
  • legamia goilakaradatxo 1
  • anis likorea 2 goilarakadatxo
  • 150 grama azufre
  • 3 goilarakadatxo glass-azukre
  • 4 goilarakada esne
  • 4 goilarakada olio
  • frijitzeko beste olio
Gopor edo ontzi borobil batean arrautza jo eta gehitu berari 4 olio goilarakadak, anisa eta esnea. Dena berdindu arte irabiatu behar da. Orduan azukrea eta legamia gehitu eta segi irabiatzen azken hauek guztiarekin bat egin artean. Apurka gehitu eta nahastu irina ore erabilgarri bat lortu arte. Ondoren centimetro erdiko zilindroak egin eta 10 centimetroko luzeran moztu. Ore tutu hauekin, erroskilak osatu borobilean, muturrak elkarri itsatsi.

Su ertainetan olio ugari berotu zartagin handi batean eta erroskilak frijitu, puztutzen direla ikusteraino. Igo sua nahi beste gorritu direla erabaki arte. Erroskilak sukalde paperaren gainean jarri eta glass-azukrearekin egin euri zuri bat gainetik.





PIZZA
Osagaiak (3-4 perts):
·         300g irin
·         5g okindegiko legami
·         Ur epel basokada 1
·         1 eta 1/2 goilarakada olio
·         Gatza
·         Pizzarentzat osagaiak

Legamia ur epeletan jarri, eta nahastu disolbatu arte. Utzi pixkatean espumatxoa atera arte.
Irina, olioa, gatza eta ur+legamia ondo nahastu. Behar adina ur edo irin gehitu, masa behatzetatik separatzen den arte. Ondo landu. Ontzi batean jarri, trapu batekin estali eta leku epel batean utzi 1 ordu inguru (hazi dadin).
Orea labeko ontzi batean ondo zabaldu, nahi diren osagaiak gainean jarri eta labean egin 220ºCtara 20 minutu inguru.


MADALENAK 



Osagaiak:

·  200 g azukre
·  3 arrautza
·  5 koilarakada esne
·  250 g irin
·  Koilaratxokada bat legamia-hauts
·  125 g gurin urtu

        Hartu itzazu hiru arrautza eta beren astuna edo pisua adina, hainbeste azukre eta hainbeste irin jarri behar dituzu.
        Gero, su ondoan, urtu mantekila eta erantsi azukrea eta hau urtu arte ondo nahastu dana; banaka hiru arrautzak bota, eta asko harrotu.
        Irina erantsi eta ondo landu dena. (Ez du gaitzik egiten, eta ona da nahaspila hori  errezago harrotzeko goilarakada txiki bat bikarbonato eranstea). Nahaspila hori molde txikitan jarri eta labean sartu, eta asko eta azkar harrotuko dira.
        Hoztutzen diranean mahaira atera.



BIZKOTXOA ARRAULTZA ETA ESNE GABE

Osagaiak
·         1 ½ edalontzi irina
·         ½ edalontzi azukre
·         ½ edalontzi ur
·         1/4Kg gurina
·         2koilarakada olio
·         Koilarakada bat legami
·         ½ koilarakada gatz
·         Bainila
·         Limoi azala
Nahastu ontzi batean irina, azukrea eta gatza. Gehitu ura, gurin urtua, bainila eta limoi azala. Irabiatu olioa 2 ur koilarakadekin eta legamia eta aurreko nahasketari gehitu irabiatuz.
Dena ontzi batean ipini eta labean sartu 200ºtara 15-30minutu artean. Labetik etaratzean utzi hotzitzen eta gero ontzitik atera.
Nahi izanez gero, gainetik marmelada ipini daiteke.



ARRAULTZARIK GABEKO PATATA TORTILA

Osagaiak
·         3 patata
·         Kipula 1
·         Berakatz 1
·         Olioa
·         150 zl ur.
·         2 Koilarakada Yolanda irina
 Patatak eta kitula zuritu eta moztu. Gero oliotan egosi eta tantaka isuri ostean irina eta urarekin nahastu. Azkenik, ohiko patata tortila bat bezala frijitu.






GAILETA GAZIAK

Osagaiak 

·         300 gr Mix B Schär
·         Gatz koilarakada 1
·         2 koilarakada olio
·         ½ edalontzi esne
·         Arraultza 1
·         Koilarakada bat legami kimikoa

Urtu legami kimikoa esne apur batekin eta beste osagai gustiekin. Zabaldu orea arrobalaz, fin-fina geratu arte eta laukizuzen formetan moztu. Koipetu “kraker” bakoitza olio eta gatz apur batekin eta sardexkarekin sastatu. Aurretik berotuta dagoen labean sartu 170ºra 20 minutus.



GAILETA PASTELA

Osagaiak:
          Txokolate beltza 3  tableta(Postrerako)
·         Gaileta laukizuzenak (Maria)
·         2 arraultza
·         5 koilarakada azukre
·         150 gr gurina
·         Baso bat esne

Maria bainuan urtuko ditugu lehenik gurina eta txokolatea. Azukrea eta arrautzak nahasiko ditugu beste ontzi batean, eta erantsi egingo dugu txokolate eta gurinez eginiko oreari. Ondoren, landu egingo dugu guztia, 10 bat minutuan, eragiteari utzi gabe. Tartak egiteko molde batean gailetak jartzen hasiko gara, lehenik banan-banan esnetan (hotza) buzti ostea. Lehenengo kapa osatuta dagoenean, irauliko dugu txokolatea eta berriz ere gainean giletak ipintzen joango gara dena tapatuta utzi arte. Prozesu hau 2-3 aldiz errepikatuko dugu. Azkenik txokolatea botako dugu gainetik amaitzeko eta hozkailuan sartuko dugu lau orduz.  Ia da, hor dugu gure pastela jateko prest!!!


OGIA

 Osagaiak:
  • 2 zuringo
  • 20gr olio
  • Gatza
  • Azukrea
  • Legamia  L'Hirondelle (42gr)
  •  500 gr irina 
  • 400zl ur (Schär irinarekin bada)
Zuringoak harrotu
Edalontzi batean ura, olioa, gatza, azukrea eta legamia bota eta nahastu.
Zuringoak eta irina gehitu eta dena irabiatu.
Sukaldeko marmoleanirina bota eta baita eskuetan. Masa zati bat hartu eta oratzen hasi.
Denbora baten zehar oratu ostean zatiak labeko bandejan jarri.
Goratzen utzi, bere bolumena bikoiztu arte.
Handitu denean labean sartu 190ºra 30minutus gutxi gora-behera. 
 


No hay comentarios:

Publicar un comentario