lunes, 14 de mayo de 2012

Azkenengo sarrera



Asteak pasa dira teknologia berriak irakasgai honetan hasi ginela. Hasiera batean oso galduta ibili ginen, blog munduarekin gure lehenengo kontaktua izan zelako. Bildur handia izan genuen, gure burua ez genuelako oso prest ikusten eta egunero galdera asko egiten genizkion geure buruari. Askotan ez jakintasun, beldur eta tristura izaten genuen eta baita dena albo batera utzi eta ihesi egiteko gogoa ere. Ez genuen oso argi ikusten egin beharreko lana baina azkenean lortu dugula uste dugu hasiera batetik Alaitzek, gure irakasleak, proposatu ziguna.
Ez genuen pentsatu hainbeste ikasiko genuenik teknologi mundu bitxi honetaz, gehien bat gure taldeko partaide guztiak geure burua teknofobotzat dugulako. Baina orain esan dezakegu blog bat egiteko gai garela eta baita programa ezberdinak erabili izan ditugula gure aurkezpenak egiteko, hala nola prezi eta movie maker. Gainera gure ikaskideek egindako lanak ere ikusteko aukera izan dugu eta guztietatik zerbait berria ikasi dugu.
Etorkizunean haur hezkuntza munduan lanean aritzen garenean aukera izango dugu irakasgai honetan ikasitako gauza asko praktikara eramateko haurrekin.
Inor ez da ikasia jaiotzen eta teknologi berrien munduan trasteatuz asko ikasi dezakegula egiaztatu dugu. Horregaitik zuei ere trasteatzen ibiltzea gomendatzen dizuegu eta gero hezkuntza munduan praktikara eramatea.
Burutu izan dugun bloga zuen gustokoa izatea espero dugu. Mila esker jarraitzeagatik eta laister arte!!!!!!!!!!!

domingo, 6 de mayo de 2012


Egunon blogzaleok! Sekulako buruhaustea izan dugu power point bat gure blogera nola igon genezakeen pentsatzen.
Azkenean lortu dugu!! Horretarako www.slideboom.com plataformaz baliatu gara. Web orri honetan hainbat power point aurkitzen dira eta horietako bat zeuon blogean konpartitu nahi baldin baduzue "upload" egitea baino ez daukazue! Bestela URL-a emango dizue esteka bat egiteko. Guk aprobatxo bat egingo dugu ondorengo power pointarekin: "irakasleak dituen esperientzien garrantzia" (gure taldeko lana, irakasleen identitatea islatzen duen teknografia-rekin zerikusia duena)
Hemen doa!

http://www.slideboom.com/presentations/548711/La-importancia-de-las-experiencias-de-vida-en-la-profesora.

viernes, 27 de abril de 2012

Egunon blogzaleok!!
Batzuetan haur hezkuntzarako materiala ez da erraza edo ez dugu modu erraz batean eskura edukitzen. Zoritxarrez gehienetan gure moduko ikasleek internetera jotzea baino ez daukagu, zaila zaigulako paperezko euskarrian zerbait aurkitzea. Sarritan materiala norberak bere etxean edukitzeko bide bakarra erostea da, baina tira! esan beharko dugu inoiz ez datorrela txarto material didaktikoa beti ondoan edukitzea. Horrelakoak momenturen batean edo bestean mesedegarri egingo zaigulako.

Hemen uzten dizuegu haur hezkuntzarako materialak erosteko web interesgarria:

lunes, 23 de abril de 2012

Ordenagailu eramangarriak ikasgeletan

Egunon blogzaleok!
Gero eta gehiago dira ikasgelara ordenagailu eramangarria ekartzen duten ikasleak. Sarriagotan ikusten ditugu gailu honek ikasgeletan. Benetan beharrezkoak ahal dira unibertsitateko eskoletan? Zertarako erabiltzen dituzte gehienbat ikasleak? Apunteak era erosoago batean hartzeko, interneten informazio osagarria osatzeko, edo agian irakaslea eskola ematen dagoen bitartean sare sozialetan entretenitzeko?

Hemen daukazue MU-k egindako bideo bat gai honen inguruan. Bertan ikasle eta irakasleen ikuspegiak agertzen dira! Eta zuek zer uste duzue?

Ordenagailu eramangarriak ikasgeletan

viernes, 20 de abril de 2012

CEIBAL plana

Egunon blogzaleok! Dakizuenez, teknologia berriak gaurko irakaskuntzan txertatzearen inguruko eztabaidak ugariak dira. Nola sartu teknologia berri hauek gure ikasgeletan? Zein adinetik aurrera? Erabaki hau egokiena baldin bada nola egingo dugu jadanik urte asko irakaskuntzan dabiltzan irakasleek berrikuntza hauek erabiltzera ohitzeko?

Beno ba adibide bezela hemen daukazue ondorengo bideoa! Honetan Txilen aplikatutako adibide bat agertzen zaizue, CEIBAN plana. Zer iruditzen zaizue? Eztabaida zabalik dago, beraz zuen komentarioak utzi ditzakezue!

CEIBAL plana

lunes, 16 de abril de 2012

Egunon blogzaleok! Nola hasi dugu astea?
Gu berriekin gatoz astehelen honetan. Egia esateko hilabete pasatu da Googlek bere pribatutasun politika berria aldatu duela, baina guk artikulu interesgarri bat aurkitu dugu consumer aldizkarian. Bertan azaltzen digute nola eragingo digun erabiltzaileei politika aldaketa honek. Hemene uzten dizuegue bada artikulua irakurtzeko linka! Gustatuko zaizuelakoan gaude!

Google-n politika aldaketa

viernes, 13 de abril de 2012


Etxera iritsi zara, nekaturik, telebista piztu eta, agintea eskuan, kanala gora kanala behera hasi zara. Ezer interesgarririk ez. Musika-ekipoaren txanda: on sakatu, barruan dagoen diskoko zortzigarren kanta hautatu eta ordenagailura zuzendu zara, posta elektronikoak zer ote dioen edo... Orain, pentsa ezazu besoak eta eskuak erabiltzeko arazoak dituen ezindu fisikoa zarela. Eta etxera iritsi zarela, nekaturik, telebista piztuko zenuke gustura, eta kanala gora kanala behera ibili, edo musika entzun, edo... Baina ez dago inor etxean.
(Argazkia: E. Etxebeste)
Goiko gorputz-adarretan mugikortasun-arazoak, muskulu-distrofia edota zenbait asaldura neuromuskular --esate baterako garun-perlesia-- dituzten gaixoek, askotan, eskumuturrak eta besoak mugitzeko gaitasuna galdua edo urritua izaten dute; eta, ondorioz, arazoak izaten dituzte gailu batzuk erabiltzeko, adibidez, ordenagailuaren teklatua eta sagua, edo telebistaren agintea. Horrelako pertsonentzat ari dira lanean COMPORTA proiektuan, goiko gorputz-adarretan urritasun larriak dituztenentzat. Horientzat hainbat erabilera izango dituen komunikatzeko gailu mugikor bat moldatzea da helburua.
Horretarako, PDAk (Personal Digital Assistant), agenda elektroniko gisa ere ezagutzen direnak, hartu ditu abiapuntutzat COMPORTAk.
Horrelako terminal edo komunikatzeko tresna mugikor edo eramangarrien merkatua izugarri handitzen ari da azken urteotan. Gero eta ezagunagoak egiten zaizkigu. Inor ez da harritzen gaur metroan norbait plastikozko arkatzaz eskuan duen pantailatxoa ukituz ikustean, eta, jende askorentzat, eguneroko lanerako eta bizitzarako ezinbesteko tresna bihurtzen ari dira. Sofistikatuenak sakelako ordenagailuak dira ia, eta mahai gaineko ordenagailuetan gehien erabiltzen diren programen bertsioak dituzte: posta elektronikotik hasi eta testu-editoreraino.
Gainera, duten tamaina eta pisu txikiagatik, erabat eramangarriak eta edozein tokitan erabiltzeko erosoak dira. Horregatik, urritasun neurofisikoak dituzten pertsonentzat oso baliagarriak izan daitezke PDAk. Autonomia pertsonal handiagoa eduki eta bizitza-kalitatea hobetzen lagun diezaiekete, aukera emango bailiekete edonon komunikatzeko, entzun nahi duten musika aukeratzeko, Interneten nabigatzeko edo telebista kontrolatzeko, adibidez.
Baina beso eta eskuetako minusbaliotasunen bat duten pertsonek arazoak izan ditzakete PDA arrunten ohiko ukimen-pantailak eta -botoiak maneiatzeko. Eta, horretarako, Xmadina enpresak garatu eta merkaturaturiko Etsedi, PCrako aplikazioa, moldatzea da proiektu honen asmoa. Etsedi aplikazioa da, hain zuzen ere, COMPORTA proiektuaren oinarria, PDAk ezinduentzat irisgarri bihurtuko dituena.

ITURRIA: Zientzia.net